XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduantxe egin nebazan nik karmeldar Ordena barriztatzaille oni buruzko lan batzuk; orrein artean bat Cántico au euskeraz jartea.

Gaztelu'k aterako Musika Ixilla (1963) liburuan dator, Barne Kanta izenez, 203 orrialdean.

Baita aurrerago, 145'gn. orrialdean, Gurutzeko Joan Deuna bere idatzietan lan luzea be.

An idatzi nebana diñot nik orain be: Joan Gurutzekoa, eredu jator dogu barne-bizitzarako, txit garrantzitsu nai andik nai emendik, edozein ertzez begiratuta.

Poesi-leiaketara aurkeztu oi nintzan.

Biztuaz joian ostera be euskaltzaletasuna, ain lur-jorik ikusten zan euskal izkuntzaz errukiturik.

1950'rantza Donostia'ko Educación y Descanso-k olerki-sariketa antolatu eban, eta olerki sarituak izan ziran: Salbatore Mitxelena'ren Nere Izarrari, Juan Mari Lekuona'ren Izaki Abestia ta nik Rigada'tik bialdutako Nere Zoriala.

Garai atan erderaz eta euskeraz etorren Egan-ek bere 4'garren zenbakian argitaratu zituan, esanez: Ona emen iru olerki, Educación p Descanso deritzan batzordeak bere aizkenengo konkurtsoan sarituak dira.

Benetan olerki bikañak.

Lengoari jarraiki, Aita Doroteo'ri bailtzen neutsazan, aldian batez, euskerazko ta erderazko lanak bere Mensajero-rako.

Hoz'ko eremu ixil aretan ba ez nintzan egon ederra xurgatu barik.

Ori be bai egin neban, baiña saiets itxi barik, orrez gaiñerako beste xede batzuk.

Ainbeste lan dituzu Donostia'ko La Obra Máxima-n, nik toki eder aren istoria dala-ta bialduak.

13. EZIN ETSIZ
Ez da eroan-errez izaten zapalketak berekin dakarren ondorena.

Badau eroapenik euskaldunak, baina bere gauzarik ederrenak ondatzen ikusteak naigabe ikaragarria emoten eutsan.

Eta etxekoak, zigorpe itogarrian ixillik egon bear ba-eben be, atzerrietara aizatuak izan ziran jatorrak euskal lanari ekin eutsoen al giñoan.